Festetan ere "Ez da ezetz"

Guaixe 2016ko abu. 23a, 12:47

Lakuntzako udalak eraso sexisten kontrako mezua zabaldu du bideo baten bidez

Esne Beltza taldearen "Ez da ezetz" kantua lelo hartuta, herritarren argazkiekin sortu du bideoa Lakuntzako Udalak. Larunbatean hasiko diren festak giro onean ospatzeko deia egin du Udalak, eta eraso sexisten kontra, "Ez da ezetz" mezua zabaldu du.