Lakuntzako festek asteburuan utzi dutena

Guaixe 2016ko abu. 29a, 10:23

Giro bikaina izan da. Gaur haurren eguna da

Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuetako langileek jaurti zuten, larunbatean, Lakuntzako festen hasierako suziria. Alkateak eta zinegotziek ikurriña zeraman kamiseta zeramatzaten jantzita, 2015ean balkoian ikurriña jartzeagatik debekua eta isuna jaso ondoren, ikurriña ezin izan baitute jarri udaletxeko balkoian. Errefuxiatuak eta ez daudenak gogoan izan ondoren, "Gora gure ikurriña" hitzen ondoren hartu zuten hitza gizarte zerbitzuko langileek eta txupinazoa jaurti zuten. Lakuntzako Udalak euren lanari egindako errekonozimendua eskertu zuten. Bestalde, udalak "Ez da ezetz" leloa duten pinak banatu zituen, eraso sexisten kontrako kanpainaren barruan.
Ondoren 2015ean jaiotako haurrei zapia jarri zitzaien eta Parkea Martxan areto futbol txapelketako sariak banatu ziren. Los Suaves taldea izan da txapelduna. Beñat Katarainek Guardetxe igoerako txapeldunaren saria jaso zuen (57:23). Eta festetako kartelaren saria jaso zuten Andoni Egurzak, Munia El Marhoumek eta Ramon Romerok. Haizeako auzatean ez daudenak izan ziren gogoan eta eguerdiko bazkarian Benigno Mendia zena omendu zuten, orain arte berak gidatzen baitzuen bazkari prestaketa. Olaztiko lan taldeari zapiak jarri zizkieten. Arratsaldean Tolosako dantzari taldeak eta Lakuntzako Elai Alaiak emanaldi ikusgarria eskaini zuten eta ondoren parranda giroa nagusitu zen Lakuntzan. 

Igandean Puro Relajo taldeak bermuta girotu zuen eta arratsaldean Euskal Herriko 3. mailako aizkora kanporaketa jokatu zen. Gaur haurren eguna da eta txikiendako puzgarriak eta jolasak ez dira faltako.

Agorrilak 29, astelehena. Haurren eguna
11:30ean Diana, Lakuntzako txistulariekin.
11:30etik 14:00etara Puzgarriak plazan.
12:30ean Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Haizadi gaiteroekin.
13:00etan Auzatea, Gure Nahiaren eskutik.
16:30etik 19:00etara Puzgarriak, plazan.
19:30ean Buruhandien irteera.
20:00etan Auzatea, Lakuntzako Udalaren eskutik.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Xaiborrekin.
21:30ean Zezensuzkoa.
00:30etik 2:30era Dantzaldia Xaiborrekin.

Zapia jaso zuten haurrak
Aitor Alegria Piñas, Alar Lopetegi Luis, Aratz Gartziandia Urrestarazu, Enara Flores San Migel, Euken Garziandia Pazos, Jon Zabalo Etxeberria, Julen Arretxe Luis, Lur Azpiroz Andueza, Malen Peña Santesteban, Mikel Azkona Olasagarre, Mikel Goikoetxea Vicente, Pello Azpiroz Razkin, Rim Hamdi Najmi, Urtzi Hernaiz Ollo, Yassine Najmi, Maia Martinez Razkin, Martxel Hernaiz Laborra, Adur Arbizu Martinez, Alex Claver Montero, Unax eta Aran Villalba Lloveras, Xabier Beñat Urrutia Rekalde eta Erik Chaves Garcia.