Uriberen eguberri bola

Guaixe 2016ko abe. 1a, 14:27
Iker Uribe-etxeberriaren eguberri bola dekoratua, lana guztiz despeditu gabe.

Zortzigarrenez Iruñerriko Itaroa merkataritza guneak eguberri bola erraldoiak dekoratzeko lehiaketa antolatu du. Bola horiek margotu eta gunearen eguberri dekorazioaren zati izanen dira. 10 bolak dekoratzeko 50 proposamen jaso zituzten eta epaimahaiak 10 finalista aukeratu ditu. Haien artean dago Iker Uribe-etxeberria lakuntzarra. Gainontzeko finalisten moduan aste bat du, ostiralera arte, bere 140 cm-ko diametroa duen bolan islatzeko. Bigarren aldia da lakuntzarra lehiaketa horretako finalera pasa dena. 2014koan, Muñeko feliz lanarekin bigarren saria eskuratu zuen.