Kultura itxez-itxekoa bueltan

Guaixe 2017ko mar. 3a, 09:21
Azaroan parte hartu zutenek, akaberan, elkarrekin gaztainak jan zituzten.

Igandean, 18:00etan plazatik hiru etxetara joanen dira, elkar ezagutza sustatu eta kulturartekotasuna sustatzeko.

Azaro erdialdeko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Txingurriye elkarteak Kultura-itxez-itxekoa  antolatu du bigarrenez. Festetako etxez-etxeko erronda moldatu eta lakuntzarren artean kulturartekotasuna sustatzeko ekimena da Kultura Itxez-itxekoa. Txingurriyek proposatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek igandean, 18:00etan, plazan dute hitzordua. Handik aterako da kulturartekotasun erronda.

Itxez-itxekoaren aurreneko geldialdian lakuntzar batek Marokon tea nola egiten den ezagutzeko balioko du. Infusio gozoa dastatu ondoren, errondak segida izanen du eta Amerikan ihoteak nola ospatzen diren ezagutzeko aukera izanen dute errondan dabiltzan lakuntzarrak. Itxez-itxekoa lakuntzar batek eginen duen Senegalgo danbor-jotzearen erakustaldiarekin despedituko da. Erronda bukatuta, denak elkarrekin taloak egin eta betiko euskal kantak abestuko dituzte. Beti ere jatorri desberdinetako lakuntzarren arteko loturak estutzeko.

Erlazionatuak