Azken hamarkadetako Kubako trobadore nabarmenetako bat da Polito Ibañez kantautorea. Arteko Goi Institutuan graduatu ondoren Trova Berriaren Mugimenduan 1985ean sartu zen. Orduan hasi zen sortzen. Kubako kantagintza berriaren barruan helmuga berriak bilatzen aritua da. Sei musikarirekin aritzen da eta bere errepertorioan pop, rock eta jazz doinuak tartekatzen dira. Hainbat sari jasotakoa, Afrikan, Hego Amerikan eta Europan eskaini ditu kontzertuak. Eta, besteak beste, Joaquin Sabina, Pablo Milanes eta Silvio Rodriguezekin batera aritu da.