Aurtengo Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiak lau izanen dira guztira.
Aurrenekoa Zangozan izanen da bihar. Merinalde buruari Lakuntzak hartuko dio lekukoa etzi. Lesaka (hilaren 25ean) eta Orkoien (apirilaren 1ean) segituko diote. Azken jaialdi handia Tafallan izanen da apirila akaberan. Banaka, binaka edo taldeka euskal kantak abesteko aukera izanen dute horietan sortzaile gaztetxoak. Lakuntzan zortzi talde eta bikote bat ariko dira. Guztira 150 kantari, eta haiek laguntzen 13 musikari.
Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiak hemen dira. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoen artean kantu zaletasuna sustatzea helburu dute jaialdiok. Horrekin batera elkarlanean lan egiteko eta beste herrietako adinkideekin erlazionatzeko aukera ematen dute jaialdiek. Nafarroako Kantuzaleen Elkarteak antolatzen zituen jaialdia, baina diru-laguntzak bertan behera gelditu ondoren lekukoa Amaia Dominguez Gonzalo Tafallako ikastolako irakasleak hartu zuen. Hainbat laguntzailerekin batera errealitate bihurtu dute jaialdia atzera ere,
Lakuntzako parte-hartzaileak
Taldea Kantua Egilea
Sanduzelaiko eskola (11-12 urte) Aldapan gora Huntza
Lakuntzako eskola (6-8 urte) Astonauta tronpeta flauta Ene kantak
Lakuntzako eskola (8-9 urte) Euskharan En Tol Sarmiento
Lakuntzako eskola (19-10 urte) Airea Enkore
Lakuntzako eskola (10-11 urte) Zirkorrika Jarauta 69 eta Oreka Tx
Lakuntzako eskola (11-12 urte) Balearen bertsoak Herrikoia
Lakuntzako eskola (10-11 urte) Ilargia Ken Zazpi
San Saastin musika eskola (8-12) Arbolatik hostoa Oskorri