Asteburuan Espainiako Pista Txirrindularitza Txapelketako 3. eta azken jardunaldia jokatu zen Donostiako Anoeta belodromoan. Lan txukuna egin zuten bertan aritu ziren sakandarrek.
Espainiako Pista Txapelketako sailkapen orokorra aintzat hartuta, junior mailako iraupen txapelketa Unai Iribarrek irabazi zuen (Euskadi) eta Josu Etxeberria (Nafarroa) 9.a sailkatu zen. Junior mailako abiaduran, aldiz, Hodei Zia (Nafarroa) 11.a sailkatu zen. Emakumezkoetan, kadeteetan, Joana Irastorza (CAF Turnkey Engeenering) 13.a sailkatu da eta junior mailako abiaduran Barkane Gonzalez bosgarrena.