Txingurriye taldeak lakuntzarren arteko integrazioa du helburu. Hainbat arlotan lan egiten du, baita ikuskizunak prestatzen. Aurreko urteko antzerkiaren harrera bikaina ikusita, aurten beste antzezlan bat prestatu dute, Ixilik, grabatzen gaude! Larunbatean egin zuten estreinaldia, Lakuntzako zinean. Bi emanaldi egin zituzten eta bietan txiki geratu zen aretoa.
Umorez betetako antzezlana, bertan bildutakoek bikain pasa zuten. Oholtzara 15 eta 50 urte inguruko 33 parte-hartzaile igo ziren, guztiak amateurrak eta lakuntzarrak. Gabon zaharreko jaialdi baten grabaketa zuen ardatz antzezlanak, eta kantaldiak, skechak eta beste izan ziren. Bukaeran, aktore eta ikusleak, guztiak kontentu.