Sua eta ezkilak

Guaixe 2018ko eka. 22a, 12:30

Lakuntzan auzoko aldamenak elkartu eta elkarrekin afaltzeko ohitura dute biharko egunarekin. Eta afarien modura, suak ere auzoka pizten dira 22:00etatik aurrera. Hala, gauean, aldamenak elkarrekin ariko dira su gainean saltoka. Baina alturako bilgunea ere izanen dute lakuntzarrek: ezkila-dorrea. 22:00etatik 24:00etara ateak zabalik izanen dira eta nahi duen guztiak igotzeko aukera izanen du. Behin goian ezkilak jotzeko aukera izanen dute. Gauerdiarekin batera despeditu eta han bertan auzatea izanen da.