Lakuntzako kintoen ospakizunak

Guaixe 2023ko ots. 15a, 11:24

2023ko Lakuntzako kintoak San Saastin egunean Alkate dantza egin ondoren. UTZITAKOA

Otsailaren 20an eta 21ean, astelehena eta asteartea, ospatuko dituzte haien festa Lakuntzako kintoek.

Hamasei lakuntzar dira aurten kinto: Izaro Jimenez Albeniz, Izaro Lizarraga Ganuza, Naroa Rivas Ganboa, Claudia Alegria Iglesias, Ane Campo Flores, Naia Perez Fernandez, Maialen Ormazabal Garziandia, Naia Satrustegi Bakaikoa, Iker Alegria Gartziandia, Alex Ureña Larreta, Adrian Martinez Los Santos, Aitor Auzmendi Peña, Oier Uzkudun Miranda, Aimar Villegas Ruiz, Aitor Gil Velaz eta Ander Ormazabal Garziandia. Hamasei gazte horiekin batera beste horrenbeste kinto gazte izanen dira kinto ospakizuneko protagonistak.

Otsailaren 20an, astelehena, 10:00etan, Lakuntzako plazan jarri dute hitzordua. Guztiak baserritarrez jantzita joanen dira eta kinto eskeari ekin aurretik prestatu beharrekoak prestatuko dituzte. Aurten haien gauzak uzteko txoko bat utzi diete. Bazkaltzeko etena egin ondoren kinto eskean jarraituko dute arratsaldean, afaltzeko ordura arte. Ondoren, Tolosako inauterietara joanen dira. Astearte goizean itzuliko dira Tolosatik; etxetik pasa, jantziak aldatu eta Tasubinsaren zentroa eta lantegiak bisitatuko dituzte eskean, arratsaldean luzatuko den zeregina. Afaldu ondoren, kinto ospakizunak Altsasuko ihoteetara bukatuko dituzte.

Kintoen artean zozketa egin dute ospakizunen bi egunetan zeinek eskainiko duen gosaria erabakitzeko. Hark esaten duen tokian gosalduko dute. Aurten gastu hori kintoen bizkar izanen da.

Lakuntzako kintoek herriko bi jai egunetan dantzatzen dute Alkate dantza: San Saastin egunean eta Corpus egunean.