Lakuntzako tradizio metalurgikoaren historiaren aurkezpena

Guaixe 2024ko mar. 27a, 11:49

Apirilaren 12an, ostirala, tradizio metalurgikoaren inguruan egindako proiektauren lehenengo fasearen aurkezpena eginen du Lakuntzako Udalak.

Lakuntzako tradizio metalurgikoaren historiaren bilketaren inguruan egindako proiektaren lehenengo fasearen aurkezpena eginen dute apirilaren 12an, ostirala, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean. Ahozko memorian oinarritutako proiektu bat da, eta bertan Lakuntzako enpresa desberdinetako pertsonen testigantzen bidez industri metalurgikoaren historia eta bilakaera jasotzen da. Besteak beste, 1927an mugarri izan zen San Antonio Sarrailagintza, 1930ko hamarkadako La Cerrajera izenez ezagutzen zen eta 200 langile izan zituen enpresa, Tot Garais gaur egungo Lacunza Kalor Group marka 1950ko hamarkadan, edo 1970eko hamarkadan Lakuntzako Aceros Moldeados, Barga, Galvanizados Lakunza eta Sakana Koope enpresen sorreraz ariko da proiektuaren lehenengo fasea.