Duela 25 urte...

Sexualitateaz Bil Tokin

Guaixe 2024ko api. 16a, 10:30

Neska-mutilek eman zuten izena

Lakuntzako gazte elkarteak aurretik HIESari buruzko tailerra hartu zuen elkarteak eta sexualitatea jorratu gabe gelditu zenez, segida egitea erabaki zuten. Aztertutakoen artean zeuden: emakumezkoen auto ezagutza, antisorgailuak, sexualitatea eta erotismoa terminoen bereiztea eta beste hainbat. Apirila erdialdetik maiatzaren hasierara bitartean egin zen, lau saiotan. Etxarri Aranazko COFESeko orientatzaileak eman zuen.