'Gutunak birramamari', familian idazteko tailerra bertan behera

Guaixe 2024ko api. 16a, 11:26

Bertan behera utzi dute apirilaren 27rako Yolanda Arrieta idazleak Lakuntzako udaletxean gidatu behar zuen tailerra.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Gutunak birramamari liburua argitaratu du; bertan, Asaren istorioa kontatzen da. Zortzi urte dauzka eta lau neba-arreba tixki. Bi edo hiru lekutan bizi izan da oraingo herrira etorri aurretik. Zortzi urte egin zituenean, birramama hil zitzaion, eta esa beste modu bat aurkitu du harekin hitz egiteko: gutunak. Apirilaren 27an, larunbata,  Asaren istorioa bitarteko delarik, bizitzaren oinarrizko gaiez mintzatzeko eta idazteko, besteak beste, jaiotzaz, bizitzaz eta heriotzaz, tailerra antolatu dute Lakuntzako Udalak, Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Udalak. Lakuntzako Udalak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, tailerra bertan behera utzi dute.

Gutunak birramamari familiendako lantegia izanen da, eta Lehen Hezkuntzako gorako ume eta gurasoendako bideratuta dago. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute euskara1@sakana-mank.eus helbidera mezua bidaliz. Tokiak mugatuak izanen dira, eta familia bakoitzetik hiru lagun gehienez onartuko dira. Guraso belarriprestak ongi etorria izanen dira. Bertaratuek liburua jasoko dute opari.