Liburuzain eta kultur dinamizatzaile bila Lakuntzan

Guaixe 2024ko mai. 3a, 11:19

Liburutegiko altzariak auzolanean jarri zituzten. ARTXIBOA

Oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi bidez beteko da.

Udaletxeko ganboikoan liburutegia prestatu eta gero, kultur zerbitzua martxan jartzeko Lakuntzako Udalak liburuzain-kultur dinamizatzailea lanpostua betetzeko deialdia egin du. Udal langile berriak %55eko lanaldia izanen du. Deialdian parte hartu nahi dutenek C1 mailako euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi duenak bere eskabidea udaletxean maiatzaren 22ra arte aurkez dezake. Udalaren lakuntza.eus webgunean dago deialdiari buruzko informazio guztia.