Lakuntzan ospatuko dute Andra Mari ikastolaren jaia

Guaixe 2024ko mai. 7a, 10:59

Maiatzaren 11n, larunbata, Etxarri Aranatzen dagoen ikastolaren festa izanen da, Lakuntzan.

Andra Mari Ikastolak ikasturten amaierako jaia Lakuntzan ospatuko du maiatzaren 11n, larunbata. Egun osoko egitaraua antolatu dute; egun osoan zehar txozna egonen da eta Zangozan ospatuko den Nafarroa Oinezko arropa salgai izanen da ere. Bestetik, ospakizunak goiz amaituko dira, hurrengo egunean Herri Urrats izanen delako. 

2024ko Andra Mari Ikastolako jaia

Maiatzak 11 larunbata

Lakuntza

10:00 Lakuntzako basora mendi buelta.

10:30 - 14:30 Erakusketa, udaletxean.

12:00 Haur tailerrak, plazan.

13:00 - 14:00 Buruhandiak.

13:30 Auzatea eta trikipoteoa Xiruren eskutik.

15:00 Bazkaria. Ondoren, Bingo musikatua.

16:00 - 19:00 Puzgarriak.

17:00 DBH 4. mailako ikasleei eta irakasleei omenaldiak. Ondoren, sokatira.

19:00 - 20:00 Buruhandiak eta musika.

20:30 Zezensuzkoa.