Harleze eguna

Guaixe 2015ko abu. 15a, 08:00

Lizarragan mendira igoz hasiko dute eguna. 9:00ak aldera ekinen diote aldapari. Behin goian, Arragarten, San Adrian ermita inguruan, kontzejuak elkartutako guztiei auzatea eskainiko die (10:30 aldera). Jan-edanean eta elkarrekin kontu kontari egon ondoren Harlezerantz joko dute. 11:30ak aldera leizera sartu-irtena eginen dute, herrirako bideari heltzeko. 

Herri-bazkaria zain izanen dute (14:00etan). Majo bazkaldu ondoren etxez etxeko errondari ekinen diote txarangaren doinuez lagunduta. Afal garairaino luzatuko dute erronda. 21:30ean kontzejuak eskainitako marmitakoa dastatuko dute eta ordutik 1:00ak arte dj batek dantzarako doinuak jarriko ditu.