Su hartutako ibilgailua itzalita

Guaixe 2023ko ira. 19a, 08:21
Suhiltzailea sua itzaltzen. @bomberos_na

Suhiltzaileek itzali behar izan dute.

Lizarragako portuan, NA-120 errepidean, ibilgailu batek su hartu du bart. Garrak itzaltzera Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan dira, eta aparra erabilita lortu dute sua itzaltzea. Pertsonek ez dute kalterik izan, baina ibilgailua erabat txikituta gelditu da. Foruzaingoak ikertu du ezbeharra.