Txalaparta Ergoienan

Guaixe 2023ko ira. 25a, 10:02
Hutsun taldearen Urbasa ikuskizunaren irudi bat. ARTXIBOA

Irailaren 30ean, larunbata, Ergoiena Bizirik taldeak txalaparta saioa antolatu du, Lizarragako frontoian.

Ergoendar talde batek sortu zuen Ergoiena Bizirik sortu zuen, eta ibarreko hiru herritan ergoendarrak elkar ezagutzeko ekimenak antolatu zituen. Maiatzaren 6an eta ekainaren 3an ipuin musikatua eta tailerrak egin zituzten, eta irailaren 30ean, larunbata, 19:00etan, urteko hirugarren ekimena eginen dute, Lizarragako frontoian: txalaparta saioa Txalaparta Hutsa Hutsun Txalaparta taldearekin.