Lizarragako sanklementeak

Guaixe 2023ko aza. 14a, 12:35
2022ko San Klemente festak. ARTXIBOA

Azaroaren 23an San Klemente eguna izanen da, eta azaroaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera, San Klemente festak ospatuko dituzte Lizarragan.

San Klemente egunean, azaroaren 23an, Lizarragako jubilatuak bazkaltzera bilduko dira, baina aurretik azaroaren 17tik, ostirala, 19ra, igandea, festak ospatuko dituzte Ergoienako herrian.

Lizarragako San Klemente festetako egitaraua

Azaroak 17 ostirala

20:00 Tripoteue: Lizarragako ardi tripota, musikaz eta Lizarraga Kantuz-ekin alaituta, frontoian.

22:00 Herri afaria, Azi-Iturri txokoan.

Ondoren, Javier Andueza Mariatxiaren kontzertua.

Azaroak 18 larunbata

11:30 Kalejira musika eta Lizarraga Kantuz-ekin, herrian zehar.

13:00 Auzatea.

17:00 Haurrendako puzgarriak, frontoian.

18:00 Haur eta helduendako herri kirolak.

20:30 Gabenara taldearekin dantzaldia.

21:50 Zezensuzkoa.

22:00 Herri afaria, frontoian.

Gauean, Gabenara taldearekin dantzaldia.

Azaroak 19 igandea

12:00 Amalur taldearekin kalejira.

13:15 Meza nagusia.

14:00 Auzatea. Ondoren, Lizarraga Kantuz.

17:30 Haur eta helduendako Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kantaketa musikatua, eskoletan.

17:30 Mus txapelketa. Azi-Iturri txokoan.

Azaroak 23 osteguna

12:30 Meza.

14:00 Jubilatuen bazkaria, Bargazpin.