Duela 25 urte...

Lizarragako trikitilariak

Guaixe 2024ko ots. 27a, 10:30

Herriko hiru gazte trikitixa jotzen ikasten ari ziren

Lizerratarrak herriko festak musikaz alaitzeko beti kanpoan bilatu behar izaten zituzten musikariak. Batean eta bestean galdezka ibili behar izaten zuten. Baina herriko hiru neska koxkor, 15 eta 16 urte artekoak, trikitixa jotzen oso ongi moldatzen ziren. Miren, Uxue eta Miren ziren trikitilariak. Aurrenekoz festetan jo zuten, eta urduri samar aritu baziren ere, jendea dantzan jartzea lortu zuten. .