Duela 25 urte...

Adinduenari omenaldia

Guaixe 2023ko mar. 21a, 11:02

Egun osoko egitaraua antolatu zuten Lizarragabengoan 

Juan Lazkozek 95 urte zituen eta Lizarragabengoako adinduena zen. Horregatik, lizerrengotarrek omendu egin zuten. Egitarau betea prestatu zuten horretarako. Lehenik haren omenezko meza. Ondoren, hamaiketakoa. Hura despedituta, aurreskua dantzatu zioten eta lore sorta ederra jaso zuen. Txistulariek pieza gehiago jo zituzten giroa alaitzeko. Eta bukatzeko, Bordatxo elkartean herri bazkaria izan zen. Kontzejuak plaka bat eman zion. Festa giroak segida izan zuen.