Udala zinegotzi sozialistarik gabe

Guaixe 2013ko aza. 7a, 14:53
Hilaren akaberan halaxe gelditu daiteke. Lastailaren 30eko udal bilkuran sozialista olaztiarren zerrenda-buru Juan Jose Galarza Aldabek kargua utzi zuen. Manuela Terrados Illanek eta Miguel Angel Solis Herrerak bide bera hartu eta zinegotzi kargua utziko dutela jakinarazi dute. Hilaren 28ko bilkuran izanen da hori. Alderdi sozialistatik jakinarazi dute haiek ordezkatzeko "benetako sozialistak" aurkeztuko dituztela.Solisek eta Terradosek adierazi dute ez dutela alderdiaren babesik sentitu. Ideia sozialisten alde lan egiteko prest sartu zirela, "bate ere berrindustrializazioaren alde. Baina ez digute utzi". Sakanan PSNk zeregin handia duela nabarmendu dute, "baina martxa honetan desagertu eginen da. Falta larriagatik bi zinegotziei alderdiak diziplina espedientea zabaldu zien porlandegian hondakinak balioztatzearen alde ez zutelako egin.2011ko udal hauteskundeetan Bilduk 5 zinegotzi lortu zituen (382 boto, %49,95), PSNk hiru (231 boto, %30,2) eta PPk bat (120 boto, %15,69). Hilaren akaberan bederatzi hautetsietatik sei geldituko lirateke udalean.AltsasunAldameneko herrian sozialistek bi zinegotzi lortu zituzten. Bi karguetako bat hutsik dago 2012ko ilbeltzean Mari Jose Notario zerrenda buruak dimisioa eman zuenetik. Zortzi hilabetez ordezkaritza sozialistarik ez zen izan Javier Donlo zinegotziaren osasun arrazoiengatik. Garagarrilean dimititu zuen eta bere tokia Braulio Salvador Calvok bete zuen. Irailean Altsasuko Talde Sozialistak Salvador alderditik botatzeko eskatu zuen, zinegotzia "aldebakarrekotasunez" jokatzen duela argudiatuz. PSNtik adierazi dute hutsik dagoen aulkia betetzeko hautagai baten uko egitearen zain daudela.