Sakandarrak Maisu-teknoko plateretan

Guaixe 2014ko aza. 21a, 21:18

Larunbatean, 20:00etatik aurrera Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean

Maisu-tekno, musika elektronikoaren zazpigarren jaialdia hartuko du bihar Maisuenea gaztetxe olaztiarrak. Hamabi orduko musika eskaintza osatuko dute Sakanako beste horrenbeste disko jartzaile. Goizaldera arte, orduro txandakatuko diren Dj-ak honakoak izanen dira: Dzergey, Anabera, Sevi, Garate, Diego Duet, Aitorl, Eder, Betelu, Txen, Gordon VS Atxus eta Rail. Olatzagutiko Gazte Asanbladak antolatutako musika elektronikoko jaialdian, gau osoan, LS Visualesen argi eta proiekzio ikuskizuna izanen da doinuen lagungarri.