Izaskun Beunza bigarrena Txantreako herri krosean

Guaixe 2014ko abe. 16a, 11:13
Izaskun Beunza abenduaren 8ko Alberto Barricarte Memorialeko podiumean, ezkerrean.

Migel Aristu eta Ana Ollo izan ziren irabazleak

Igandean jokatu zen 23. Txantreako herri krosa (8 km). Arrakastatsua izan zen, 1.100 korrikalari aritu baitziren proba nagusian eta 390 neska-mutiko kategoria txikikoen proban. Migel Aristu (2:46) eta Ana Ollo (28:25) izan ziren azkarrenak. Izaskun Beunza olaztiarra bigarrena izan zen (31:48).