Hilerrirako ordenantza

Guaixe 2014ko abe. 27a, 09:59

Olatzagutiko Udalak hilerria kudeaketa arautzen duen ordenantza onartu du. Araudi berrian jasotakoaren arabera ez da lurrean ehorzteko aukerarik izanen. Soilik horma-hilobiak edo errauts-kutxategiak egonen dira. Horiek erabiltzeko 15 urteko epea emanen du udalak (ezin izanen da luzatu). Lehenengatik 50 euro ordaindu beharko dira, bigarrenenen erabilera, berriz, doakoa da.

Hilerriko ordenantzan jasotakoaren arabera, panteoian lur ematearen kostua hildakoaren familiaren kontura izanen da. Hilerriaren barnean ez da inolako espazio berezirik gordeko, legeek debekatutako bereizketa ekar dezaketen ehorzketak egiteko. Eta hilarrietako testuak edozein hizkuntzatan jartzeko aukera ematen du.

Eskola
Abenduaren 8az geroztik Olatzagutiko eskola publikoak ez du oztopo arkitektonikorik, igogailua mustu baitu. Ikastetxearen atzeko aldean jarri da eta hiru solairuetara igotzeko aukera emanen diren irisgarritasun arazoak dituztenei. Udalak 63.235 euroko inbertsioa egin du eta haietatik 23.832 Nafarroako Gobernutik jaso du.

Bestalde, Gurutze Rodriguez alkateak esan digunez, udalak Olatzagutiko Gazte Asanbladari Maixuenea gaztetxea erabiltzeko lagapen akordioa idatziz jasoko dutela. Orain arte hitzezko lagapena zen. Bi aldeak akordioa zehazteko elkartuko direla azaldu digu alkateak.