Izaskun Beunza hamargarrena Nafarroako Kros Laburrean

Guaixe 2015ko urt. 20a, 12:32



Lizarrako Los Llanosek hartu zuen Nafarroako Kros Laburra Txapelketa. 4.050 metroko proba izan zen eta 140 korrikalari lehiatu ziren guztira. Emakumezkoen lasterketan 32 korrikalarik hartu zuten irteera eta Maitane Melero izan zen azkarrena (14:17). Lehia estua izan zuen Vanesa Pacharekin eta Ana Ollorekin, eta azkenean Melero izan zen txapelduna, Pacha bigarrena eta Ollo hirugarrena. Izaskun Beunza olaztiarrak lan bikaina egin zuen eta 10.a sartu zen helmugara (15:36). Gizonezkoetan Javier Nagore (12:02) izan zen txapelduna, Marcos Yaniz bigarrena (12:12) eta Antonio Javier Casado hirugarrena (12:15).