Mank-ek hondakinak pertzetan ateratzeko eskatu du

Guaixe 2015ko urt. 22a, 20:00

Garbitasunean eta txukuntasunean hobetzeko olaztiarrek zintzilikarioetan hondakinak kuboetan uzteko eskatu du ibarreko erakundeak.

Hondakin sistema berria martxan jarri zenean herritarrei hondakinak ateratzeko pertza pare bat banatu zitzaien. Haien barruan hondakinak jasotzeko ziren, baina hondakinak poltsetan ateratzeko aukera ere eman zieten herritarrei. Baina erabilerak erakutsi du hondakinak zintzilikarioetara poltsetan ateratzeak zikinkeria zabaltzen duela, animaliek haiek apurtu eta barruko barratzen dutelako.

Horri konponbidea emateko eta Olatzagutiaren garbitasuna eta txukuntasuna hobetzeko hondakinak kuboetan ateratzeko eskatu du Sakanako Mankomunitateak. Argibideak emateko lau batzar antolatu ditu aste honetan, goiz eta arratsaldez. Mank-eko hezitzaileek argibideak emateaz aparte olaztiarren kexak, iritziak eta zerbitzua hobetzeko ekarpenak jaso zituzten. Gaur egun Olatzagutian 40 zintzilikario gune dauden eta bospaseitan besterik ez dago arazorik.