Izaskun Beunza 5.a Nafarroako Kross Luzeko txapelketan

Guaixe 2015ko ots. 18a, 09:45
Izaskun Beunza Ergoienako podiumeko gorenean.

Tuteran jokatutako lasterketan Marcos Yaniz (35:03) eta Ana Ollo (27:05) nagusitu ziren

Igandean Tuterak hartu zuen Nafarroako Kross Luzeko lasterketa. Gizonezkoen lasterketan 27 urteko Marcos Yanizek sorpresa eman zuen eta helmugara bakarrik iritsi zen (35:03), Jaouad Boulame (35:10) eta Antonio Etxeberriaren (35:14) aurretik. Eta emakumezkoetan ere sorpresa izan zen, Ana Ollok hasieratik aurrea hartu eta merezitako txapelduna izan baitzen (27:05), Vanesa Pacha (27:28) eta Ana Llorens (28:05) korrikalarien aurretik. Izaskun Beunza olaztiarra 5.a iritsi zen helmugara (28:49).