Udalen osaketa 2015

Rodriguez bigarren legegintzaldia

Guaixe 2015ko eka. 18a, 20:03

Olatzagutiko Udal berria larunbatean osatu zen. EH Bilduko Gurutze Rodriguez Armendariz bere koalizioaren 6 botoekiekin lortu du alkatetza: Patricia Fernandez Ganuza, Mikel Azkargorta Boal, Egoitz Aldaz Osinaga, Rafael Vizueta Pajares eta Ibai Barandiaran Albiztur. UPNkoek, Oscar Alvarez Peon eta Juan Jose Galarza Aldabe, eta PSNkoak, Jose Maria Acerete Sanchez, nork bere aldekiko hautagaiaren alde boza eman dute. Azken horiek kargua zin egin zuten, EH Bildukoek, berriz, legeak hala behartuta hitz eman zuten kargua.