Hondakin bilketako larrialdi gunea erreta

Guaixe 2015ko eka. 25a, 16:10

Erburua kiroldegiaren ondoan dagoen hondakinen bilketarako larrialdi gunean sutea izan zen hilaren 15eko goizaldean. Olatzagutiko 839 etxebizitzei zerbitzua ematen zien larrialdi guneko kalteak 5.000 euro ingurukoak izanen direla azaldu dute Mank-etik; baita lehenbailehen konpontzen saiatuko direla. Foruzaingoan salaketa jarri du ibarreko erakundeak. Aurretik, Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian auzo-konpostagailu bana erre izan dira.