Baltistanekin elkartasunez

Guaixe 2016ko mar. 11a, 13:33

Olaztiko Gazte Asanbladak biharko egitaraua osatu du.

Baltistan, edo Pakistaneko Katxemira, Txina eta India ondoan dagoen lurralde mendituza da. 4.000 eta 8.000 metro arteko altueran kokatutako eskualde menditsua da eta estatuaren presentzia txikia da. Felix Iñurrategi Baltistan fundazioak hantxe garapenerako proiektuak garatzen ditu. Eta haiek laguntzeko Olatzagutiko Gazte Asanbladak elkartasun eguna antolatu du.

Egitaraua Baltistani buruzko hitzaldi batek zabalduko du, 13:00etan, gaztetxean. Ondoren, triki-poteoa izanen da. 14:30ean, herri bazkaria izanen da, elkartasun bingoak segida emanen diona. Hura bukatuta kalejiran abiatuko dira. Afaltzeko bokata jatea antolatu dute eta, 23:00etan, Maisuenea gaztetxeak Brigada Improductiva eta Eratu taldeen kontzertuak izanen dira.