Aurora Beltran Olatzagutian

Guaixe 2016ko aza. 11a, 12:00

Gaur, 22:30ean, kultur etxean.

Eskarmentu handiko pop-rockeko musikari batek kontzertua eskainiko du Olatzagutia gaur: Aurora Beltran. Ibilbide luzea duen emakume kantariak, gitarra lagun, hura errepasatuko du. 80ko hamarkada erdialdean Belladona taldearekin abiatu zuen musika ibilbidea. Diskoa argitaratu ondoren taldea desegin eta, 1987an, Tahures Zurdos taldea sortu zuen. 17 urteko ibilbidean Beltran eta bere taldekideek estudioko 8 disko, 2 bilduma, akustiko eta zuzeneko disko bana argitaratu zituzten. Tahures Zurdosek 2004an agur esan zuen eta ordutik Aurora Beltran bakarlari gisa ari da. Bi disko etorri ziren ondoren: Clases de baile (Aurora Records, 2008)eta Museo Púrpura (Aurora Records, 2012).