Kamioi gidarien arteko liskarra

Guaixe 2017ko urt. 23a, 15:24

Kamioiak A-1 autobian.

Olatzagutiko zerbitzu gune batean aparkatuta zegoen kamioi bateko kabinan gertatu zen liskarra-. Foruzaingoak jakinarazi zuenez, kamioi gidari batek bere kidea kolpatu zuen atzo arratsaldean. Kolpeen ondorioz bestea, zaurituta, osasun etxera eraman zuten. Zauri arinak zituen. Kolpatu zuenaren kontrako salaketa jarri zuen.