Umorezko bakarrizketak

Guaixe 2017ko urt. 27a, 11:56

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko Barandi tabernan.

Alex Rabanal bakarrizketalari lazkaotarrak geldialdia eginen du Olatzagutian gaur. Lanbidez gidoilaria da Rabanal, eta baita bakarrizketalaria ere. Eguneroko bizitzako gertaeretan nahiz paranoia surrealistetan oinarrituz, bakarrizketetan kontatzeko istorioak sortzen ditu. Ironiaz eta umoreaz janzten ditu gero, jendarteratzeko. Eskarmentu handiko bakarrizketalaria, besteak beste, ETBko Más Humor, La Sextako Un pais de chiste edota Paramount Comedyk antolatutako Comedy on the rocks bakarrizketa lehiaketan finalista izan zen.