Ipuruko tailerra Olatzagutian

Guaixe 2017ko ots. 8a, 12:37

Hilaren 25ean ospatuko den herri inauteriei begira, Olatzagutiko Udaleko Kultura Zerbitzuak ipuruko tailerra antolatu du. Tailerra otsailaren 14an izanen da, 18:30ean, Akelarre ludotekan. 13 urtetik gorakoek eman dezakete izena udaletxean, 10:00etatik 14:00etara, ostiralera arte. Izen ematearekin batera 20 euro ordaindu behar dira.

Olatzagutiko inauteriak berreskuratu zirela aurten 25 urte beteko dira. Horregatik, Kultura Zerbitzuak aurretik haurrei zuzendutako iratxo eta nesken kapela egiteko tailerra antolatu du batetik eta, bestetik, zortzikoa ikasteko beste tailerra ere. Gainera, otsailaren 17an eta 18an, ostiralean eta larunbatean, 19:00etan inauterien inguruko azalpenak emanen ditu Adelaida Kintanak hitzaldi banatan. Lehena euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz.