guaixe.eus

Mapa morea: Hirigintza, generoa eta eguneroko bizitza

  Iritzia  Olazti

kolaboratzaileak

Hirigintzak bizitzarekin lotura dauka, bizitza espazioa antolatzeko teknika da, eta hirigintzaz eta generoaz hitz egiten dugunean, bizitzeko egokiak diren hiriak eraikitzeaz ari gara; hiri abegitsu, atsegin eta tolerantea, espazio eta eraikin publiko guztietara pertsona guztiek sarrera izatea bermatuko duten hiriaz, memoria historikoa baloratu eta inguruarekin harmonia bilatuko dutenaz.

Genero ikuspuntua faktore erabakigarria da denok aukera eta eskubide berdinak ditugun hiria proiektatzerakoan. Gauzak horrela, hirigintza aztertzeko mapak egiteko eskuliburu metodologikoak aurkeztu dira eta badira euren herri edo hirietan dagoeneko lanean jarritakoak ere.

Hiri debekatuaren mapak deritzen zaie EAEn, generoaren eta herritarren eguneroko bizimoduaren eta segurtasunaren ikuspegitik hiria parte-hartze prozesu baten bitartez aztertzen duen mapa. Mapen helburua emakumearen segurtasunaren ikuspegitik hiria berrikustea da.

Espazioak, bere definizioa eta forma, erabateko garrantzia du pertsonen eguneroko bizitzan. Historikoki lan ugalkorra, genero-rolen bitartez emakumeei egotzi zaiena, ez da hirigintzan kontuan izan. Hiriak lan produktiboetarako pentsatu dira gehienbat. Hirigintza zabaldu behar da generoaren perspektibatik, kaleak, plazak eta parkeak espazio publikoak direlako, eta guztiok erabiltzekoak.

Zentzu horretan, hiri espazioek segurtasuna, mugikortasuna, irisgarritasuna eta zaintza-lanak bermatu edo erraztu beharko lituzkete.

Mapa egiterakoan, herritarren arteko parte- hartze saioetan, espazio publikoetan elkarbizitza nola izatematen den aztertu behar da. Analisirako lau ardatz nagusi finkatzen dira: segurtasuna eta autonomia, mugikortasuna eta irisgarritasuna, emakumearen presentzia espazio publikoetan eta zaintza, lan ugalkorra eta eguneroko bizitzarako espazio eta ekipamendu publikoen sarea.

Herritarren ekarpenak oinarri hartuta, emaitza bateratu bat sortzen da. Espazio publiko bakoitzaren gainean hausnarketa egiten da, leku bakoitzari ezarritako ekarpen positibo edo negatiboak kontuan izanik iruzkin mapa prestatzen da modu grafikoan, ikono desberdinen bitartez lekuari buruzko iritziak adieraziz.
Ikonoen bidez egindako laburpenaz gain, metodologiak leku bakoitzari buruzko diagnostiko labur bat ere egitea gomendatzen du. Diagnostiko horrnek batzuetan aipatutako arazoa baieztatu baino ez du egingo.

Beste batzuetan, aldiz, irtenbiderako gomendioren bat dakar. Hirigintzan hartzen diren erabakietan Berdintasun Sailalk ere zeresanik baduela barneratzea oso aberasgarria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak