Petti, edo blues-soul-rock-r&b dosia

Guaixe 2017ko mar. 17a, 11:31

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko Barandi tabernan.

Hamaikagarren erreferentzia argitaratu zuen joan den urtean Pettik. Berako musikariak bere disko horiek bakarka edo lagunduta sinatu ditu: Anari, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Barrence Whitfield eta Xabi kantariekin edota Etxeko Uzta taldearekin. Azken horrekin argitaratu zuen Hotzikarak (2016, Elkar), Olatzagutian aurkeztuko duena. Ahots sakon goxoaz kantatutako blues, rock eta folk tradizioko destilazio berezkoa eskainiko du Pettik; gitarrarekin trebe, misterioz, maitasunaz eta askatasunaz konposatuta.