16 urteko gazte olaziarra larri zauritu zen ostiral arratsaldean. Antza, hanka eta eskumuturra hautsiak ditu. Ezbeharra Arkinoiturri industrialdean hutsik dagoen lantegi bateko teilatuan gertatu zen. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gaztea beste bi lagunekin jolasten ari zen. Teilatuan zebiltzala uralita hautsi eta 8 metroko altueratik erori zen gaztea. Larrialdi zerbitzuek deia jaso eta Altsasuko Osasun etxeko mediko eta erizaina, bi anbulantzia, suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren. Azken horiek gertaeraren nondik norakoak ikertu zituzten.