Olatzagutiako Udalak mendian lan eginen duen peoi bat kontratatuko du. Hiru hilabetetarako izanen da, apirilaren 18tik hasi eta garilaren 17ra arte. Lanaldi osoko kontratua izanen da eta bere betebeharren artean honakoak izanen dira: mendiko pista eta bidexketako sasitza kentze lanak, etxerako egun loteak markatu, itxidurak konpondu, mendiko pisten mantenu lanak… Deialdian interesa dutenek curriculuma hilaren 31ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean. Informazioa udalaren www.olazti.com web orrian dago.
Bestalde, Olatzagutiako Udalak jakinarazi du dagoeneko zabalik dagoela etxeetarako egur loteak eskatzeko epea. Apirilaren 21era arte egin daitezke eskaerak udaletxek bulegoan. Loteek 25 euro balio dute eta izen ematean 10 ordaindu beharko dira, gainontzekoa loteen zozketa egunean.