Kerobiaren errautsetatik Anticontinente

Guaixe 2017ko api. 7a, 14:00

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean.

Errautsetatik birsortu da laukotea, izen berriarekin; Kerobia utzi eta Anticontinente hartu. Xabi Fernandez Bandini (abeslari eta gitarra), Mikel Zorrilla (bateria), Mikel Isaba (teklatuak)  eta Alberto Isaba (baxua). Aurreko izenarekin azken urratsetako batzuk eman zituen tokietako batera bueltatzen da laukotea, Olatzagutiako kultur etxera. Han grabatu zuten musika, pintura eta literatura uztartzen zituen Supernova (2014) lana laguntzen zuen dokumentala.

Kerobiaren ondorengo 13 urteetan laukoak ildo bat badu, baina beste oinarri batetik abiatu nahi izan dute: kontzertu batean jo ditzaketen tresnak bakarrik baliatu dituzte kantak sortzeko, “gauza xume-xume bat”. Sei kanta dira horren adierazle, www.anticontinente.eus webgunean entzungai daudenak. Berriak sortu ahala han jarriko dituzte. Eta sarean bakarrik.