Karabinaz katu bati tiro egin eta zauritzeagatik 76 urteko gizonezko olaztiar bati etxeko abereari tratu txarra delitua egotzi diote. Emakumezko batek gizonezko batek bere katuei tiro egiten ikusi zuela salatu zuen Foruzaingoan. Joan den urtean ere salatu zuen bere katu batek 20 perdigoikada jaso zituela eta susmagarria inputatutako pertsona zela adierazi zuen orduan.
Poliziako Ingurumen Babeserako Brigadako Ingurune Ikerketa Taldeak olaztiarra polizia etxera deitu zuten eta deklarazioa hartu zioten. Gainera, arma depositoan utzi zuen. Salatzaileak, bestalde, zauriak ziurtatzen zituen albaitariaren txostena eta faktura aurkeztu zituen. Atestatua Iruñeko 5. Intsurkzio Epaitegira eta Ingurumen Fiskaltzara bideratu zuten.