Lore eta landare azokak hamarkada beteko du domekan. Etxeak edertu edo baratzeak egoki jarri nahi dutenek aukera ederra dute lore eta landarez hornitzeko. Azoka 10:30etik 14:30era egonen da zabalik San Migel plazan. Azokarekin batera loreak landatzen eta sortzen tailerra izanen da haurrendako, 11:00etatik 13:30era. Egitaraua Haize Berriak Sakanako bandak San Migel plazan emandako kontzertuarekin osatuko da. Eguraldiak lagunduko ez balu guztia Erburua kiroldegira lekualdatuko litzateke.
Postua | Parte-hartzaileak | Herria | Produktuak |
Segurako negutegiak | Jose Mari Setien | Segura | Baratze landareak, loreak, lorontziak |
Alivia tailerra | Maika Eras | Arbeiza | Baratze landareak, loreak, loreontziak |
Urretabizkaia lore-denda | Aritz Urretabizkaia | Arama | Aromaterapia, yoga kuxinak, zaku termikoak |
Erlan eztia | Joseba Villacorta | Izurtza | Erlauntzetako produktuak |
Urtinea | Ioseba Segurola | Usurbil | Lore eta landareak |
Gure Lurra | Juan Carlos Olarte | Gasteiz | Sendabelarrak |
Aranburu mintegiak | Imanol Aranburu | Aginaga | Zuhaixka apaingarriak eta garaiko landareak |
Hur olioa-Bubisik | Irantzu Garcia | Iturmendi | Hur produktuak: olioa, hurrak, belarritakoak. |