Esne Beltzaren sound systema

Guaixe 2018ko ots. 23a, 13:41

Duela bi urte jo zuten Esne Beltza sound systemeko hirukoak Olatzagutiko Barandi tabernan eta gaur, atzera, bueltan izanen dira, 23:30ean. 10 urte bete berri ditu Esne Beltzak eta haren doinuak hiruko moduan zabalduko dituzte Xabi Solanok (trikitixa), Zigor DZk (scratxak eta platerak) eta Pinik (ahotsa). Betiko Esne Beltzaren kantuak, baina “biluziagoak” entzuteko aukera izanen da.