Emakumeak, areto futbolean gustura

Guaixe 2024ko mar. 6a, 11:45

Emakumeak Lagun Topaketen bigarren saioa Olaztiko Erburua kiroldegian jokatu zen

Azaroaren 25ean Sakanako Mankomunitateak antolatutako Emakumeak Lagun Topaketen bigarren saioan parte hartu zuten 23 helduek eta 21 haurrek areto futbolean trebatzeko aukera izan zuten, Olaztin."Izugarri ongi, oso giro ederrean joan zen goiza” azaldu du Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuko teknikari Bego Zestauk. “Ongi Etorri Sakanara leloa zuten kamisetak jantzita lau talde osatu genituen eta beroketa egin ondoren areto futboleko partidak jokatu genituen. Ondoren, hamaiketako osasuntsua egin genuen, fruta eta yogurrak, eta euskara ere zertxobait landu genuen” gaineratu du. 

Etxarri Aranatz, Arbizu, Iturmendi, Altsasu eta Olaztiko emakumeek eta haurrek partu zuten. “Kirolaren inguruan euren artean harremana sortu zen, elkar ezagutu ziren”. Ekimenaren balorazio ona egin du. “Kirolari lotutako ekimen honekin jarraitzeko proposamen gehiago jaso genituen”. 

Hurrena, mendira
Hurrengo hitzordua apirilaren 21ekoa da, Etxarri inguruko mendi irteera. Izena ematea zabalik dago, Mank-en, dohainik.