Ardoaren, antzerkiaren eta dibertimenduaren jainkoaren istorioa, Olaztin

Guaixe 2024ko mar. 14a, 14:26

Martxoaren 23an, larunbata, 'Oh Vino!' antzezlanaren emanaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean. Antzezlanaren aurretik ardotxo bat edateko aukera izanen da; besteak beste, lanak Dioniso ardoaren jainkoaren istorioa kontatzen du.

Oh Vino antzezlanak Dioniso edo Baco ardoaren, dibertimenduaren eta antzerkiaren jainkoaren istorio mitikoaren bidez kontatutako gizakiaren historia taularatzen du. Umorezko ikuskizunak Santiago Vokram Mago de Oz taldeko biolin joleak interpretatutako zuzeneko muskarekin uztartzen da. Martxoaren 23an, larunbata, 19:00etan, Oh Vino! Olaztiko kultur etxean izanen da. Aurretik, 18:30ean, ardo trago bat eskainiko du La Líquida teatro konpainiak. Sarrerak aldez aurretik 6 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean edo udaletxean (goizez) eta egunean bertan 8 eurotan kultur etxean.