Olaztiko irakurle taldearen topaketa berezia

Guaixe 2024ko mar. 26a, 12:11

Apirilaren 12an, ostirala, Mikel Alirarekin solasaldia eginen dute Olaztiko irakurleek.

Olaztiko irakurle taldearen hurrengo topaketa apirilaren 12an, ostirala, 19:00etan, Olaztiko liburutegian izanen da. Egun horretarako, El silencio de las hayas liburua irakurriko dute, eta bertan komentatuko dute. Gainera, haiekin Mikel Alvira liburuaren idazlea izanen da, eleberriaren nondik norakoak komentatzeko. Olaztiko irakurle taldean parte hartzeko liburutegian, 948 371 444 telefonoan edo bibliola@navarra.es izena eman daiteke.