'Online teknologia osasuntsuak familian' hitzaldia, Olaztin

Guaixe 2024ko api. 12a, 09:51

Apirilaren 17an, asteazkena, Internetak eta sare sozialek dakartzaten haurrendako eta gazteendako arrisku egoerei aurre egiten laguntzeko hitzaldia antolatu dute Olaztiko herri eskolak eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek elkarlanean.

Olaztiko Herri Eskolak eta Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek elkarlanean Online teknologia osasuntsuak familian familiendako hitzaldia antolatu dute apirilaren 17an, asteazkena, 16:00etatik 17:00etara, eskolan. Hitzaldian seme-alabek Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabilzean aurki ditzaketen arrisku egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurriak, eta erabilera ohitura eta trenak aztertuko eta ezagutuko dituzte.