Liburuen artean txakurrekin irakurtzen

Guaixe 2024ko api. 16a, 14:18

Apirilaren 19an, ostirala, Biak Bat elkarteko txakurrekin irakurtzeko aukera izanen da Etxarri Aranazko liburutegian.

Biak Bat elkarteak, Sakanako Mankomunitateak, eta Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute apirilaren 19an, ostirala, 18:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Ekimena zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrendako bideratuta dago.