Hemengo, hango eta urrutiko ipuinen kontaketa

Guaixe 2024ko api. 16a, 11:57

Apirilaren 22an, astelehena, Jaione Urtasun ipuin kontalariaren saioa izanen da, Olaztiko liburutegian.

Liburuaren Egunaren bezperan, apirilaren 22an, astelehena, Jaione Urtasun ipuin kontalariaren Hemengo ipuinak, hangoak eta urrutikoak ipuin kontaketa saioa izanen da, 17:00etan, Olaztiko liburutegian. Ipuin kontaketa saioa 4 eta 9 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago. Ekimena Olaztiko Udalak eta Olaztiko liburutegiak antolatu dute.