Hamalaugarren urtez ospatuko dute Olaztin Lore eta Landare Azoka. Maiatzaren 5ean, igandea, izanen da, 11:30etik 14:30era, San Migel plazan. Eguraldi txarrarekin azoka herriko frontoian izanen da. Balkoi, leiho eta lorategiak apaintzeko loreak, zein lorategi eta baratzetako mota guztietako landareak erosteko aukera izanen da, baita landareekin egindako edo landareekin zerikusia duten produktuen salmahaiak izanen dira ere Olaztiko azokan. Gainera, haurrendako tailerra izanen dira ere.
Arratsaldean, 18:00etan, Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzaren kontzertua izanen da, eguraldi onarekin San Migel plazako kioskotik, eta eguraldi txarrarekin kultur etxean.
Olaztiko XIV. Lore eta Landare Azoka
Maiatzak 5 igandea
11:30 - 14:30 Azoka, San Migel plazan. Eguraldi txarrarekin, frontoian.
11:30 - 14:00 Haurrendako tailerra: Lore ereinketa eta txapa tailerra, San Migel plazan. Eguraldi txarrarekin, frontoian.
18:00 Erkudengo Ama Abesbatzaren kontzertua, San Migel plazan. Eguraldi txarrarekin, kultur etxean.